Síguenos en redes sociales:

Elizondoko ikastetxe publikoak ikasturte amaiera besta bikaina izan du

Elizondoko ikastetxe publikoak ikasturte amaiera besta bikaina izan duOndikol

Elizondoko ikastetxe publikoko ikasleek besta egun eder batekin aurtengo ikasturtearen akabera ospatu zuten iragan larunbatean. Egun osoan zehar mota guztietako jarduera ugariz gozatu ahal izan zuten bai ikasle eta baita hauen familiek ere. Besteak beste, krossa, pilota partidak, herri kirolak, gynkana, puzgarriak, trikitilariak, erraldoien bisita, bazkaria, apar besta, merienda eta dantzaldia izan zituzten. Giro polita sortu zen bertaratutakoen artean eta umore bikainean ikasturtea agurtu eta udari ongi etorria eman zioten lagunartean. Orain pilak kargatzeko astia izanen dute irailean hurrengo ikasturtea indarrez eta gogotsu hasi ahal izateko.

Elizondoko ikastetxe publikoak ikasturte amaiera besta bikaina izan du