erratzu. Asteazkenean hasi eta larunbatera arte Erratzuko herria besta giroan murgilduta egon da. Lau egunetan zehar denetariko jadueretaz gozatu ahal izan dute erratzuar eta bisitariek. Haurrentzako puzgarriak, Izpegiko bizikleta igoera, zopa herrikoiak, mariatxiak, pilota partidak, kontzertuak...aspertzeko denborarik ez da izan. Bestak herritarrak elkartzeko aitzakia ederra izanda, giro polita zabaldu da herriko bazter desberdinetan. Atzoko zikiroan, adibidez, 200 pertsona elkartu ziren plazan prestatutako karpan eta iluntzera arte musika, kantu eta dantzaz disfrutatu zuten. Orain, egun hauek ederki probestu eta gero, deskantsatzeko momentua heldu zaie.

Zikiro egunarekin bukatu dira aurtengo Erratzuko San Pedro bestak