Igande goizean, Gartzainen, Landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako bigarren jarduera burutu zuten: Etxetxipia laburmetraiaren proiekzioa eta Uhaldeko baserrira bisita gidatua. Maria Jesus Larretxea protagonista duen dokumentala baliatuz, gainera, honi bizitza osoko lana aitortu eta balioesteko omenaldi bat egiteko probestu zuten goiza. Eskerrak eman zizkioten urte luzez “Baztango bailara bere produktuez hornitu izanagatik, egindako sakrifizio guztiengatik, familia eta lanarengatik emandako guztiagatik...”. Ondotik, Amaia Iturririak bisita gidatu bat eskini zuen bere baserria erakutsiz eta azalpenak emanez. Foto: Ondikol

Landa eremuko emakumeen bizimodua aurrez aurre ezagutu dute Gartzainen