Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, herrian bi panel digital instalatu ditu. Digitalizaziorako eta komertzioetarako bideratutako Europako diru-laguntzak aprobetxatuz, herritarrentzat eta komertzio eta zerbitzuentzat onuragarri izanen diren bi panel instalatu dira, Harriondoa Kultur Etxean eta Beheko Plaza kalean. Panel hauen bitartez, informazio ezberdina zabalduko dute.