Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia gizarte-mugimenduarekin, hirian euskararen erabilera sustatzeko. Joseba Asiron Saez, Iruñeko alkatea, eta Aitziber Campión Ganboa, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi berezia, bilera bat egin dute gaur Oskar Zapata Solano (Euskaltzaleen Topagunea – Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko Nafarroako ordezkaritzako zuzendaria)rekin eta Nora González Goñi (Euskaraldiaren Nafarroako zuzendaria)rekin, eta elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute.

Euskarak mugimendua behar du eta gu mugitzera goaz! Saretu Taupa euskaltzaleen mugimenduan!

Euskara bultzatzeko egitasmoa izan dute hizpide bileran: laugarren aldiz eginen da aurten, maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldiak euskaraz jakin arren hitz egiteko ohiturarik ez dutenek modu aktiboan parte hartzea bultzatzen du, testuinguru gehiagotan erabil dezaten. Halaber, euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko segurtasunik ez dutenak ere kontuan hartzen ditu, eta horiei lehen hitza euskaraz egin diezaioten bultzatzen du egitasmoak, hala euskaraz gehiago eta sarriago entzun dezaten. Horretarako, oinarrizko bi rol daude: Ahobizi eta Belarriprest. Ahobiziek konpromisoa hartzen dute ahal duten guztietan euskaraz hitz egiteko, eta Belarriprestek, berriz, lehen hitza beti euskaraz egin diezaioten eskatzen dute.

Aimar Oroz eta Karmele Gurbindo ahobizi izango dira! Eman izena Euskaraldian

Aimar Oroz eta Karmele Gurbindo ahobizi izango dira! Eman izena Euskaraldian DIARIO DE NOTICIAS

Udalak babesa eman dio egitasmoari, eta elkarlanerako hitzarmen bat sinatu du 7.000 euroko laguntza emateko. Hitzarmenean zehaztu dute helburua dela Iruñeko auzoetan herritarren taldeak sortu, kudeatu eta dinamizatzea, herritarren parte-hartzea sustatu eta dinamikak antolatzeko, bai Euskaraldia hasi aurretik eta bai egitasmoak iraun bitartean.

Euskaltzaleen Topagunea – Taupa Euskaltzaleen Mugimendua izanen da onuraduna, eta konpromisoa hartu du egitasmoa sustatzeko, bai bertako komunikabide txikietan eta bai handiagoetan, eta Iruñeko Udalarengandik jasotako finantzaketaren berri emateko.