IGANTZI - Ohiturari eutsiz, besten aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina larunbatean 09.30ean gosaria eta plater-tiroketa izanen dute Ziobin. 12.00etan herriko pilota txapelketaren finalerdi eta finala. 20.00etan herriko dantza-taldearen emanaldia. 22.00etan afaria Biltokin, Mikel Bermejoren eta Jose Kruz Gurrutxagaren bakarrizketak girotua. Igande goizeko 10etan Karrika buelta txistulariekin. 12etan XV. gazta lehiaketa eta ardo dastaketa. 18.30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. Bukatzeko gazta eta opil dastaketa Iñaki eta Joxe Agustin trikitilariekin. - A.A.A.