elizondo - Adikzioak kezka iturri dira beti, beharbada, are gehiago adikzioa sortzen duena substantzia bat ez bada. Gure artean gero eta errealitate hurbil, kezkagarri eta aldi berean arro-tza denari erantzunak emate aldera, Antox elkarteko Pause programako formazio saioak eginen dira profesionalentzat eta familientzat. Horietan substantziarik gabeko adikzio edo erabilera desegokiak nola antzeman, ekidin eta esku-hartu landuko dira eta etxetik egin behar den heziketaren garrantziaz ohartaraziko da. Familiendako saioak azaroaren 21ean, Elizondoko Arizkunenean, 17.00etatik 19.00etara izanen da. Izena emateko 948 580 006 telefonora deitu behar da. Baztan-Bidasoaldeko profesionalendako saioa ere izanen da, kasu honetan, azaroaren 22an eginen da, Donezteben. - F.A.G.