bortziriak - Ahobiziak eta belarriprestak hamaika egunez jo eta ke aritu ondotik, akabaila indartsua eman nahi diote Bortzirietan Euskaraldiari. Horretarako ekitaldi jendetsu bat antolatu dute Berako Rikardo Baroja ikastetxean, abenduaren 3an, 11:00etatik aitzinera.

Ekitaldiaren muina Min-tzodromoa izanen da, eta bertan hamaika egunetan bizitako esperientzia partekatzeko aukera izanen da. Mintzodromoa behar bezala antolatzeko, beharrezkoa da parte hartuko dutenek ai-tzinetik izen ematea: euskara @bortziriak.eus/948 63 41 25/euskaraldiabortzirietan@gmail.com/610 920 673.

Izen-ematea azaroaren 30era arte izanen da. Gehienez ere 120 lagunek parte hartu ahal izanen dute.

Erran bezala, ekitaldiaren muina Mintzodromoa izanen bada ere, horrez gain ekitaldian musika, bertsoak, zozketak? ere izanen dira. Eta akabailan, 12.30 aldera, parte hartzaile guztientzako luntxa izanen da.

Sareuskarena Irunen 2014ko abenduaren 3an antolatu zuen Sareukak lehen Mintzodromoa, Sareuska euskararen sarea sortu zen urte berean. Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sortu zuten Sareuska, Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin eta helburua hau garatzeko plangintzan txertatzen da Mintzodromoa. Ordutik urtero egin da; 2015ean Hondarribian, 2016an Donibane Lohitzunen, iaz Lesakan eta aurten bigarrenez Irunen.

Julian Iantzi aurkezleak gidatu zuen saioa eta 3 min-tzagai izan dituzte gaurkoan bertaratuek, Euskaraldia, Kirola eta Kontsumo ohiturak. Partaideen artean hainbat aurpegi ezagun eta Sareuskako hainbat ordezkari politiko; Irun eta Hondarribiko alkateak eta zinegotziak, Bortzirietako euskara mankomunitateko lehendakaria, bertzeak bertze. - A.A.A.