LEGASA - Legasar bat eta Txirrita bertsolari ezaguna epaitegietara eraman zituzten bertsoak eta epai horren ingurukoak izanen ditu hizpide Mikel Tabernak larunbatean 18.00etan Legasako eskolan eskainiko duen solasaldian. Legasako gurasoek eta kontzejuak antolatu dute hitzaldia, Euskararen Eguneko ekitaldien baitan. - A.A.A.