elizondo - Igandean, Elizondon, Baztan pilotalekuan ehunka lagun elkartu ziren Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunaz goza-tzera. Urteroko legez, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako emanaldia izan zen igande goizekoa. Ederki gozatu zuten bertaratutakoek, eta eguraldiarengan ere eragina izan zuen ikuskizunak, elurpean hasi eta eguzkiarekin bukatu baitzen. Pirritxek, ezin izan zuen bertaratu, eritasun batetik osatzen ari delako. - F.A.G.