elizondo - Biharko klima aldaketaren kontra sistema aldarazteko ikasle greba deitu dute mundu mailan. Deialdiaren helburuarekin bat eginez, Baztanen bizikleta ibilaldia eginen dute bihar 19.30ean Elizondotik plazatik abiatuta.

Antolatzaileen erranetan, beroaldiak, uholdeak, hurakanak eta bertze, aldaketa eta xehakuntza handiak sortzen ari dira planeta osoan. Gaur egun klimaren aldaketak, urtero 40 milioi errefuxiatu klimatiko sortzen ditu baita uzta txarrak ere. Klimaren aldaketa zibilizazio industrial eta kapitalistaren emaitza dela salatzen dute. Kontsumokeria izugarrian oinarri-tzen omen dena. IPCCren azkeneko txostenak norabidea aldatzeko 11 urte baino ez direla gelditzen ohartarazi du, eta hori omen da une honetan gizateriak duen erronka handienetako bat.

Horregatik, mundu mailako ikasle greba deialdia egin dute biharko, #ClimateStrike (klima greba) goiburuarekin. Baztanen horri erantzunez aipatu bizikleta ibilaldia eginen da. - F.A.G.