malerreka - Errefuxiatuen egoerak kezkatuta, Dena, denentzat proiektua martxan jarri du Malerrekako gazte talde batek. Arropak, oinetakoak, jostailuak, etxerako gauzak? denetarik, bilduko dute errefuxiatuei bidaltzeko: “erabiltzen ez duzuen edozerk balio du, besteen bizitza hobetzeko baliagarria bada”, diote. Proiektuan parte hartu nahi duenak whatsapp edo telefono bidez jarri beharko du harremanetan Alaia (679 281 377), Jon Mikel (618 368 369), Joana (639 017 943) edo Olatzekin (606 910 317) eta beraien artean adostuko dute materiala nora eraman edo nola bilduko duten. Hori bai, eraman beharrekoa kartoizko kaxetan bilduta eraman beharko da. Materiala Doneztebeko bajera batean gordeko dute, sailkatu eta gero errefuxiatuei bidaltzeko. - A.A.A.