elizondo - Baztango Kultura Batzordeak antolatuta, Birbira kolektiboko kide diren Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik, baratzeko mamu tailerra edo txorimalo tailerra burutuko da heldu den maiatzaren 18an, larunbatarekin, Iruritako plazan. Haurrei bideraturiko tailer hau goizez izanen da, 10.00etatik 13.30era. Parte hartzea doakoa izanen da, baina izena eman behar da Arizkuenea kultur etxean, azken eguna bihar, maiatzaren 10a delarik. - F.A.G.