lesaka - Eskol Ttiki ludoteka eskainiko dute Lesakan, Lagunekin jolasean eta Udalak antolatua. 2 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua, uztailaren 15etik abuztuaren 30era eginen dute. Izen-ematea, bihar arte egin daiteke (09.30-12.30 eta 14.30-18.30), 687 318309 telefonoan edo lagunekinjolasean@gmail.com helbide elektronikoan. Uda osoaren prezioa 160 eurokoa izanen da, astea 25 euro eta eguna 8 euro. - A.A.A.