elizondo - Ekainaren 1ean Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak Lapuebla de Labarkara joanen dira, Mintza Eguna ospatzera. Mintza Eguna Euskal Herri osoko mintzalagunak biltzen dituen besta da. Arabar Errioxako Mintzalagunak prestaturiko egitarauaz gozatzeko aukera izanen da. Herriko plazan ongi etorria egin eta hamaiketakoaren ondotik, eskainitako hiru proposamenetatik bi aukeratu beharko dira: ardo eta olio dastaketa, tren turistikoa Covila upategira eta bisita edota tren turistikoa Poveda parke naturalera eta bisita. Gero kalejira eta poteoa burutuko dute, mahai inguruan bazkaldu baino lehen. Arratsaldean esker emate ekitaldia eta erromeria izanen dira.

Joan-etorria errazteko, aiutobusa antolatu da. Bihar, ortzirala, da izena emateko azken eguna, Solaslagunaren txokora deituz (610 92 06 73) edo idatziz (solaslaguna@topagunea.eus) ematen ahal da izena. - F.A.G.