elizondo - Ikasturte buakera honetan Baztan Musika Eskolak hitzordu desberdinak ditu jomugan, batetik, ikasturte bukaerako kon-tzertuak, eta bertzetik, hurrengo ikasturteako matrikulazioa.

Kontzertuei dagokienean, ondoko egunetan bi kon-tzertu eskainiko dituzte, lehena, larunbatean, 11.30ean Elizondoko Iriarte pilotalekuan, eta bigarrena, ekainaren 11n. 17.30ean, adinekoen egoitzan.

Hurrengo ikasturteari begira, ekainan zabalduko dute matrikulazioa, ekainaren 14tik 19ra bitartean, 15.00etatik 18.00ak arte musika eskolako bulegoan eman beharko dute izena interesa dutenek.

Musika Eskolak eskain-tzen dituen espezialitateak: akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina eta txistua.

Honez gain, helduendako instrumentu nahiz musika hizkuntza klaseak eskain-tzen dituzte eta baita musika hizkuntza bukatu duten ikasleendako harmonia ere.

Irailaren 3tik 6rabertze matrikula epe bat irekiko dute. - F.A.G.