irurita/urdazubi - Gaur hasiko dira eskualdeko herrietako lehenbiziko bestak. Irurita eta Urdazubin Salbatore bestetan murgilduko dira gaur eta igandera arte ospakizun betean izanen dira. Iruritan, 12.00etan botako dute besten hasmenta iragartzen duen altxaferoa, gero Baztango gaitari eta erraldoiekin herriari itzulia emanen diotelarik. Arratsaldean haurrendako jokoak eta arratsean Baztan zopak izanen dituzte, bertzeak bertze. Urdazubin, berriz, arratsaldean lehertuko da besta, 20.00etan. Ondotik ezkil jotzea izanen dute eta gero herri afaria. - F.A.G.