lesaka - Ekainaren 13an Urkiolara bidaia antolatu du Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak. Ortzegunean 07.30ean abiatuko da autobusa suhiltzaileen parketik eta bidean kafea hartzera gelditu ondotik, 09.30ean ailegatuko dira Urkiolara. Goizpasa egin ondotik, 12.30ean Urkiolatik Deba aldera abiatuko dira, bertako Urgain jatetxean bazkaltzeko. Arratsaldea pasatu eta gero, 19.00etan abiatuko dira Lesakara bueltan. Txartelaren prezioa 31 eurokoa da (bidaia eta bazkaria barne) eta ekainaren 9ra bitarte eskura daiteke jubilatuen egoitzan. Aitzinetik, ekainaren 7an, San Fermin elkarteak udalaren laguntzaz antolatutako toka, igel-joko eta firlen txapelketak jokatuko dituzte, 17.00etatik aitzinera. Txapelketa guztiak bukatzerakoan, lunch bat eskainiko dute parte hartu dutenentzat. - A.A.A.