arizkun. Atzo arratsaldean abiatu zituzten Arizkunen San Joan bestak. Hasteko, beti bezala, altxaferoa bota zuten, eta berehala, ohiturari jarraiki, arikzundarrek, bestetan daudela iragartzen duen txopoa goratuzuten plaza bazterrean. Kostata, baina lortu zuten gazteek arbol luzea zutik jartea. Hala egonen da astelehen gauerdira arte. Besten bezpera egunean ere, ezin falta Baztan zopak. Beñaten doinuek alaitu zuten gaua. Gaur azken urteetako bestetako hitzordu garrantzitsuenetariko bat izanen da, Arizkun Rock jaialdia. 23.00etatik aitzinera, plazan, Nafarroa 1512 eta En Tol Sarmiento taldeekin kontzertua izanen da eta gero Tirry&Tery disko jartzaileekin segituko du parrandak. F.A.G. /Argazkiak: Ondikol