elizondo - Irurita Olari, Irurita Miguelene eta Doneztebe Apezteguia Laxoa txapelketako finalerdietara sailkatu dira. Ortziralean 18.00etan erabakiko da laugarren taldea, Doneztebeko Bear-Zana plazan, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiaren itzulera partidua jokatuko baita. Joanekoan arraioztarrak 9-6 nagusitu ziren. - F.A.G.