elizondo - Urtero bezala, Baztandarren Biltzarra egunean 1.000 € zozketatu ziren. Zenbaki sariduna 410 da, eta oraindik ez da txartel saridunaren jabea agertu, eta abuztuaren 4an bukatuko zaio epea. Egun hori pasatuta, bigarren zenbakia sartuko litzateke indarrean, 5740a. Abuztuaren 18ra arteko epea izanen luke, bertzenaz, hirugarren zenbakiak, 216ak, izanen luke aukera, irailaren 1a arte. Zenbaki saritua duenak, elkarteko kideren batekin jarri behar du harremanean. - F.A.G.