elizondo - Uda honetan zehar Donejakue Bidea gurutzatzen duten Nafarroako herri desberdinetan Antzerkia Donejakue Bidean doako jarduera eskaintzen ari dira, ortziralero. Gaur, 19.00etan Elizondon eskainiko dute aipaturiko antzerkia, Santiago eliza inguruan. Bi aktorek Erdi Aroko erromes baten eta erromes anglosaxoi moderno baten arteko topaketa bat antzeztuko dute, euskaraz eta ingelesez. - F.A.G.