elizondo - Euskara ikasteko dirulaguntzak banatuko ditu aurten ere Baztango Udalak. 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte euskara ikasten ibili direnei bideraturiko laguntzak dira, eta Baztanen, guttienez urtebetez erroldaturik dauden 16 urtetik goitiko pertsonek jaso ahal izanen dituzte. Matrikula gastuetarako laguntza ematea da helburua. Laguntzak jaso ahal izateko %80ko asistentzia bermatu beharko da. Udalak 8.000 euroko aurrekontua erabiliko du laguntza hauetarako. Urtean 5.000 euro baino guttiagoko diru-sarrerak dituztenei matrikularen %100a ordainduko zaie, beti ere 420 euroko muga gainditu gabe. Gainon-tzekoen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da. Eskabideak aurkezteko irailaren 27an bukatuko da. - F.A.G.