SUNBILLA. 180 txirrindularik parte hartu zuten igandean Sunbillako mendi bizikleta ibilaldian, igande goizeko euri-langarrari aurre eginez. 26 eta 32 kilometroko ibilbideak izan zituzten aukeran. Gaztetxo kuadrilla batek ere parte hartu zuen. Partaideen artean zozketak egin ziren. Oparirik potoloena bizikleta bat izan zen eta Hondarribiko Aitor Etxaide Ibarluzea suertatu zen irabazle. Katea Bikeko nagusiak eman zion. Argazkia: erran.eus