arantza. Irailaren 16an hasiko den 11/13 epaiketa salatzeaz gain, 47 auzipetuen artean dagoen Haizea Ziluaga Larreategi aranztarrarei babesa adierazteko elkartasun eguna egin zuten larunbatean Arantzan.

Trikitilari eta panderojoleekin kalejira, Iban Garro bertsolari lesakarraren bertsoek, herriko dantzarien saioak, bideoaren emanaldiak eta herritar talde baten kantak eta herri-afariak borobildu zuten eguna. Argazkia: erran.eus