BERA - Larunbatean 12.00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte Illekuetako bestak. Ondotik buruhandiak, erraldoiak eta gaiteroak ibiliko dira. 13.00etan herri-kirolak eta 14.30ean auzotarren bazkaria. 18.00etan mus txapelketa jokatuko dute eta 19.00etan Bera Kantari. 20.30ean zezensuzkoa aterako da eta 21.00etan dantzaldia. Igandean, 12.00etan meza eta ordu berean, haurrentzako marrazki lehiaketa. 16.00etan haurrentzako jolasak izanen dira eta 19.00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen ikuskizuna. 20.30ean pintxo dastaketa. - A.A.A.