elizondo - Arkupeak Jubilatu eta pentsionisten elkarteak Lizarra eta Lodosa ezagutzeko ateraldia antolatu du azaroaren 7rako. Bi taldetan banatuko dira, batzuk lehenbizi Peronen piper lantegia bisitatuko dute luntx batekin bukatuz, eta gero Lizarrara joko dute, hau bisitatzera. Bertze taldeak alderantziz eginen du. Ondotik denek elkarrekin bazkaria izanen dute Larrioneko jatetxean.Bazkal ondoren dantzaldia izanen dute eta 19.00etan etxera itzultzeko autobusak abiatuko dira. Ateraldian parte hartzeko gaur edo bihar eman daiteke izena, bakoitzak bere herriko ordezkariari jakinarazi beharko dio. 42 euroko kostua izanen du ateraldiak. - F.A.G.