lesaka - Bortzirietako bertso-eskolak antolatuta, U-morez solasaldia eskainiko du Ane Labakak ortziralean 17.30ean Lesakan, Koskonta bideko erabilera anitzeko udal aretoan. Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai izanen ditu Ane Labakak, genero ikuspegitik. “Umorea boterea da -dio-. Nork egiten du barre? Nori buruz? Nola? Zein hiztegi baliatuz? Historikoki gizonezkoa izan da umore egilea, subjektua. Eta gainerako guztiak bilakatu ditu umore objektu, eta tartean, nola ez, emakumeoi buruz. Umorea zapaltzea da goitik beherakoan. Behetik gora (edo parez pare) burutzean, aldiz, askatzea izan daiteke. Genero-ikuspegia gero eta hedatuago daudenean, nolako umorea(k) leku-tzen dira bertsolaritzan?”.

Gaztain-jateaHilaren 26an, berriz, gaztain-jatea eginen dute Basurden, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolariekin. Iban Garro izanen da gai-jartzaile. 19.30ean hasita pintxoak, gaztainak eta bertsoak izanen dituzte, 10 eurotan. Izena emateko 618 963 011 telefonora deitu edo bortzibertso@ gmail.com helbidera idatzi behar da. - A.A.A.