Legasa - Abenduaren 3ko ospakizunak larunbatera gibeleratu dituzte Legasan. Eguraldia lagun badute, frontoitik 16.00etan abiatuta euskal kantak eta dantzak kantatuz herrian barna ibiliko dira eta gero, kontu kontari aritu eta txokolate beroa dastatuko dute. Eguna euritsua bada, frontoian pasako dute arratsaldea. - A.A.A.