elizondo - Baztandarra Txirrindulari Taldeak gogo-tsu ekin dio denboraldi berriari. Duela bi urte biziberritzen hasi zen taldeak, iaz erronka berriak osatuz borobildu zuen urtea, eskualdean hainbat txirrindula proba antolatuz eta haur eta gaztetxoen txirrindula eskola arrakastatsuaren sorrearekin.

Orain arteko esperientziak eta jendearen parte har-tzeak hauspotuta, 2020an egitasmo berriak garatuko ditu.

Haur eta gaztetxoen bizikleta eskolak martxoaren 31tik aitzinera segituko du, asteartero, Lekarozko kanpusean. Gainera, txirrindula proba gehiago antolatuko ditu, Nafarroa mailako proba bat ere gehituz, eta horrez gain, zikloturista helduen elkargune ere izan nahi du, taldea indartuz.

Bazkidetzeko aukera ere eskainiko die haur, gazte eta helduei, eta babesleak ere lortu ditu, erronka berriei aitzin egiteko. Babesleen logoak ageri diren ekipazio berria ere diseinatu du, eta helduen kasuan, gaur eta bihar izanen du, nahi duen orok, Fantxike arropa dendan probatu, eta nahi izanez gero eskaera egiteko. Haurren ekipazioak egun gutxiren buruan ailegatzea espero da. - F.A.G.