bortziriak. Igandeko inude eta artzainen harat-honaten ondotik, inauterietako astelehen goizean Berako baserri auzoetan zingar-arrautze eskean ibili ziren gazte talde ba-tzuk. Eguerdi partean hainbat karroza eta mozorro ikusi ziren, Beran bezala Lesakan ere. Beran, batukada-doinuekin borobildu zuten astelehen arratsaldea. Etxalarren, asteartean euripean ibili ziren karrozak, inauterietako hondar egunean. Argazkia: utzitakoa