bera - Zuberoako Hor hor taldeak kontzertua eskainiko du ortzegunean 20.00etan hasita Kataku herriko ostatuan. Ahotsa, teklatua eta kontrabaxoak osatzen dute taldea eta musika akustikoa egiten dute. Ohiko programaziotik kanpoko emanaldia denez, sarrera 5 euro ordaindu beharko da. - A.A.A.