Urdazubi Baztandarra Txirrindulari Taldearen aurkezpena izanen da gaur Urdazubin. 15.00etan Kultur Etxean eginen dute aurkezpen ofiziala, eta gero, frontoian gynkana eta merenduarekin borobilduko dute jardunaldia. Josenea-Malkorra-Cem2k babestutako ekipoen aurkezpenean maillot berriak estreinatuko dituzte hamarnaka txirrinduarik. Miguel Indurain txirrindulari profesional ohiaren parte hartzea iragarria dago gaurko aurkezpenerako.