Tio Teronen semeak taldeak dantza emanaldi bikaina eskaini zuen larunbat arratsaldean Berako Herriko etxeko plazan. Oraingo honetan Festamentua ikusgarria egin zuten, umorez, dantzaz eta musika ezagunez betetako ikuskizun original eta berritzailea, plaza bete zutenen gozamenerako. Hileta bat irrigarria eta dantzagarria ere izan daitekeela garbi utzi zuten eta ikusleek txaloz agurtu zituzten.