Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak, Bertanek, kanpaina berri bat abiatu du Nafarroako Rural Kutxarekin elkarlanean. Azaroaren 30era arte iraunen duen kanpaina honen baitan herritarrek erosketak ordaintzerakoan komertzio txartela erabiliz gero 5, 10 edo 50 euroko deskontuak lortzeko aukera izanen dute. Komertzio txartelik ez dutenek erraz eta dohainik eskuratu ahal izanen dute txartela eta 10 euroko deskontua izanen dute lehenbiziko erosketan.