Baztan-Bidasoko pentsionistak martxan hilabeteroko elkarretaratze dinamika hartu du berriro. Astelehen eguerdian bildu dira Lesakako Plaza Zaharrean. Beraien aldarrikapen nagusien artean hauek daude: pentsio sistema publikoa, non pentsio duinak bermatuko diren eta 1.080 euroko guttieneko pentsioa, Europako Karta Sozialak aholkatzen duen moduan. Hurrengo hitzordua Elizondon dute azaroaren 16an.