Nafarroako Osasun Plataformak deitutako elkarretaratzeak egin ziren atzo Foru Erkidegoko hainbat herritako osasun etxe edota mediku kontsultategietan. Elizondoko osasun eremuan ere egin ziren, Elizondoko osasun etxearen aitzinean, Erratzuko (ezkerreko argazkia) eta Urdazubiko (eskuineko argazkia) kontsultategien ai-tzinean. Osasun langileez gain hainbat herritarrek ere parte hartu zuten elkarretaratzeetan. Urria hasieran abiatu zituzten elkarretaratzeak, eta asteazkenero errepikatzen dituzte aldarrikapenak, kalitatezko lehen mailako arreta eska-tzen dute, erabiltzaileendako zainketari dagokionean eta langileendako lan-baldintzei dagokienean..