Osasuna, osotasuna taldeak antolatuta, ortziralean abiatu zen otsailaren 26ra arte lau hitzordu desberdin barnebiltzen dituen jardunaldia. Ikusmin handia piztu zuen atzo, Arturo Vinuesa medikuak Xertoa zu zeorre zara izenburupean emandakoak. Gaur egun bizi dugun osasun egoera ardatz hartuta aritu zen bere hitzaldian.

Jardunaldiko hurrengo hitzordua otsailaren 19an izanen da, Asier Galan, biologia molekularrean doktorea denak, Oinarri zientifikoak biomedizinan izeneko solasaldia emanen du eta biharamunean, Nekane Jurado ekonomilariak Gaurko egoeraren gakoak izenekoa. Azkenik, otsailaren 26an, Asier Arregi ingeniari agronomo eta geobiologoak 5G, osasuna eta elektromagnetismoa izenburupean emanen du solasaldia. Solasaldi guztiak Arizkunenea izanen dira.