Baztan Haur Eskolan hurrengo ikasturteari begira jarriak dira dagoeneko eta 2021/2022 ikasturtean beren haurrak haur eskolara eraman nahi duten gurasoek martxoren 15a arteko epea izanen dute aurrematrikula egiteko. Haur eskolan berean egin beharko da aurrematrikula, baina segurtasun neurriak tarteko, hurbildu baino lehen aitzinetik hitzordua hartu beharko da 667 80 83 95 telefonora deituz.