Jose Manuel Iñarrea erratzuarrak Dravet Sindromearen ikusgarritasuna lortzeko asmoz munduko txoko desberdinetako mendi ikusgarrienak igotzeko erronkari ekin zion 2019an, eta geroztik Apoyo Dravet elkartearen banderolarekin harat eta honat dabil. Mont Blanceko gailurra zapaldu ondotik, Aconcaguara jo zuen iazko urte hasieran. Iazko udan Kilimanjarora joatekoa zen, baina pandemiarengatik ezinezkoa suertatu zitzaion. Aurte ere ez da posible izan, hortaz, Alpeetara itzuli da eta Rosa eta Cervino mendiak igo ditu aste honetan. Dravet Sindromearen ikerketa bulkatzeko laguntza bila segitzeko, hurrengo erronka Andeetan du, Huascaran mendian.