Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Baztan kantuz ekimena pasa den urteko ilbeltzean abiatu zen eta geroztik, pandemiak eragindako nahi eta nahiezko geldialdi eta guzti, bailarako herri guztiak zeharkatu ditu eta bigarren itzulian ari da. Hileko 3. igandean izan ohi da hitzordua eta hilabete honetakoa Oronoz-Mugairen izan zen. Musika eta kantuekin herriko karrikak alaitu zituzten.