Hilabeteko hirugarren igandean ospatu ohi da Baztan Kantuz ekimena, herriz herri, txandaka. Igande honetan Arraiozen egitekoa zen, baina astean zehar istripuz hildako gaztearengatik alde batera gelditu zen. Hasierako iragarpenak aldatu eta Arraizoen egin beharrean, azkenik, Elizondon egin zen otsaileko saioa. Bertze behin ere hamarnaka lagun elkartu ziren hileroko hitzorduan, eta herriko karrikak musika eta kantuekin alaitu zituzten, kantuz gogoratu nahi izan zuten ere Mikel Organbide Elizagoien gaztea.