Orakunde ospatu zuten Anizen larunbatean. Goizean etxez etxe puxka biltzen ibili ondotik aulki dantza eta zartagin dantza egin zituzten elkartean bazkari ederraz gozatu aitzinetik. Bazkal ondoren, ohiko jolasak egin zituzten eta gero, eguneko momentu berezienetakoa ailegatu zen, oilar harrapaketa. Aurten berrikuntza gisa, txokolatezko oilarrarekin egin zuten eta Orbarak eraman zuen etxera sari gozoa.