etxalar. Igande arratsaldean Euskal Herriko trikitilari gazteen XIX. Txapelketa jokatu zen Zaldibarren (Bizkaia). Bertan, Etxalarko Itxaso eta Irune Elizagoien ahizpak suertatu ziren txapeldun, Andoaingo Edurne Errandonea eta Orioko Ander Beldarrain bigarren eta Gasteizko Ander Zabaleta eta Aretxabaletako Eider Iraola hirugarren. Bizkaiko Trikitixa, Porrusalda, Azkorgain fandangoa eta Arin-Arina jo zituzten. Etxalarko ahizpak bikain aritu ziren eta orain arteko garaipenik handiena lortu zuten. argazkia: utzitakoa