Euskara Mankomunitateak eta Kontseiluak Bai Euskarari Zozketa antolatu dute. Guztira 13.150 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 9an zozketa egin eta zenbaki saridunak atera dira. Lehenbiziko zenbaki saritua 01.253 izan da, eta Berako Bidaxka Ostatuak banatu du. Saria bi lagunentzako otordu bat da, Arantzako Pablo-Enea jatetxeak emana. Bigarren zenbaki saritua 10.996 izan da, eta Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak banatu du. Saria trekking-eko oinetako pare bat da, Lesakako Txinelka Zapata-dendak emana. Saridunek urtarrilaren 14ra arte dute mankomunitatearekin harremanean jartzeko, 948634125 telefonora deituz.