bera. Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketako saridunak jakinarazi ditu Berako Kultur Ba-tzordeak. Lamixineko Estitxu Mentaberri ipuin kontalariak aurkeztutako ekitaldian banatu ziren sariak astelehen arratsaldean Berako herri liburutegian.
Guztira 191 idazlan entregatu dira. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4 mailakoek 70 ipuin aurkeztu dituzte eta hauen artean Berako Labiaga ikastolako Mikel Irigoien Irazokiren Birratatxi Bigarren Gerra Mundialan eta Berako Ricardo Baroja eskola publikoko Lizar Elexpuru Mitxelenaren Erratza eta txoria eta Ekhi Blanco Perezen Berako printzipea saritu dituzte.
Lehen Hezkuntxako 5. eta 6. mailakoek 76 idazlan aurkeztu dituzte eta Arantzako Herri Eskolako Oihana Amoros Abregoren Ama baten maitasuna eta Ricardo Barojako Alaitz Aranibar Iparragirreren Izoki baten ibilaldiak eta Maialen Ruiz Alzugurenen Ohe hegalariarekin munduan zehar saritu dituzte.
DBHko lehen eta bigarren mailan 51 ipuin aurkeztu dira eta Arantzako Herri Eskolako Oihana Etxeberria Burladaren Errusiar txiki bihotz haundi eta ikastetxe bereko Sara Almandoz Lucambioren Josta makina, etaToki Ona institutuko Johanna Ramírez Romero lesakarraren Zuriak zuri eta beltzak beltz saritu dituzte.