POLÍTICA
Ayuso y Mónica García se encaran y tienen que ser separadas
Bertsolari txapelketa nagusiaren simulakroa eginen da larunbatean
Abiatzekotan da Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusia eta horren simulakroa antolatu du larunbatean Bortzirietako Bertso Eskolak Lesakan. Hain zuzen, txapelketan parte hartuko duten lau bertsolari nafarrak (hiru Lesakakoak) ariko dira Erregeneko baratzean, Arrano parean, larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera. Beraz, Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez ariko dira kantari eta Iban Garro izanen da gai-jartzaile.