BERA. Bi urtero bezala, Agerra Mendi Taldeak eta Manttalek antolatutako mendi irteera egin dute Pirinioetako Gavarnie eta Taillonera. Aurten ere arrakastatsua izan da eta 90 lagunek zailtasun ezberdineko bi ibilbide egin ondotik, Taillonen zendutako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenezko monolitoan ekitalditxoa ere egin zuten. Omenaldiaren ondoren Col de Tentesen elkartu eta bazkaria egin zuten. Argazkia: utzitakoa