BORTZIRIAK - Udan datoz herrietako bestak eta alkohola izan ohi da bestaren osagaietako bat. Halere, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ohartarazi duenez, “ez dezagun alkohola bestaren erdigune bilakatu eta sorrarazten ahal dituen gehiegizko arazoei aurre egin diezaiogun”. Honela, alkohola kontsumitzea edo ez erabaki bat da, norberak hartu beharrekoa eta bertzeena errespetatu beharrekoa. Hori bai, alkohola edatea erabakiz gero, “kontsumoa arduratsua egiteko” deia egin dute, arriskuak guttiagotzeko neurriak hartuz. - A.A.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación