ECONOMÍA
Amixalan compra la empresa navarra de construcción 3D Modular
Joseba Irazoki eta lagunen kontzertua larunbatean Beran
bera - Joseba Irazoki & Lagunak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean 20.00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan. Ondotik, 23.00etatik aitzinera DJ sesioa izanen da, Le Petite K eta Zumitrenkorekin. Joseba Irazoki, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko Berako gitarrista polifazetikoa da, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena, proposamen artistiko bikain bat eskainiz. Lagunak, berriz, Felix Buff (bateria eta ahotsa); Jaime Nieto (baxua) eta Ibai Gogortza (gitarra) dira. - A.A.A.